XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZARATA ERE KUTSADURA DA

Pepelerdoren bat oraindik ez omen da ohartu zarata ere kutsadura denik.

Eta hor dabil ekologistaren itxura egiten, aldi berean auzokoaren etxea lotsagabe inbadituz, telebistako bolumena atope jarrita, berea ez den etxean jaun eta jabe.

Eta horretarako eskubiderik ez dagoela diot nik.

Legeak berak bermatu beharko luke edozein hiritarrak bere etxean bakean bizi izateko duen eskubidea.

Zaratarik gabe bizitzea eskubide bat gehiago delako; edo beharko luke izan, behintzat.

Duela gutxi, B. Atxagaren artikulu bat irakurri nuen.

Bertan, Parisko kafetegietan telebistarik somatu ez, eta horretaz harrituta, galde egin omen zion kafetegi bateko jabeari zergatik ez duzue telebistarik?, eta besteak zera erantzun Etxeetan badugu nahiko telebista eta hemen behintzat, bakean egon nahi dugulako.

Tira ba, zibilizazio aurreratuenetan ere zarata dute etsai.

Bestalde, nik gauza bat esango dizuet: Parisen bolada batzuk igaro nituen, eta chambre-tik kalera baino lehen, telefonoa deskonektatu beharra genuen (ugazabak jarritako araua zen eta), hots eginez gero auzokoa ez eragozteko!!

Eta primerakoa deritzot.

Hemen, ordea, telebistaren bolumena ezin altuago jartzeaz pozik egon ez, eta ditxosozko telebista disko-jogailuaren bozgorailuekin ere lotzen dute zenbaitek!!

Arraioa: noiz ikasiko dute batzuek euren askatasuna hasi eta bukatzen dela auzokoarena hasi eta bukatzen den tokian bertantxe!!

Noiz ikasiko dugu nork bere etxean nahi duena egin dezakeela, bai, baina telebistaren bolumenak auzokoaren etxea inbaditzen duenean, telebista horren jabeak berean ezezik auzokoarenean ere nahi duena egiten ari dela!!

Zortzi mila pezeta ordainduta, kasko on batzuk erosi eta nahi duzun moduan daukazu telebista entzutea.

Ez al zenekien, inbasore horrek, telebista aurikularrez ere entzun daitekeenik?

Okey.

Auzokoarekin hitz egin duzu.

Hamaika bat aldiz esan diozu telebistaren bolumena hain altu, arren, ez jartzeko.

Kasurik ez, ordea.

No te rías que es peor ikusten duenean, zeuk ere entzun egin behar.

Zezenketa tokatzen denean, animaliaren marrumak ere ailegatuko zaizkizu.

Eta futbol partidua bada, futbolariek baloiari emandako ostikada hotsa ere belarriratuko (...)